Elikadura osasuntsua, ongizatea eta naturarekiko errespetua batzen dituen gunea.

Osina Ekogunea ez da denda bat. Ezta klinika bat ere. Ez eta eskola bat. Baina bertan elikagai ekologiko eta bertakoak, espezialisten kontsultak eta ongizateari loturiko gaien inguruko ikastaroak topa ditzakezu bertan.

Asun Zabalak 1990 bertako atea zabaldu zituenetik gaur egunera arte, zure buruaren zaintza integralean laguntzea izan dugu oinarri. Horretarako produktu eta zerbitzu sorta zabala eskaintzen dugu, gure lan-taldearen ezagutzekin bateratuz, ongizatearen lanketan erreferentziazko gune bilakatu gaituena.

Naturak erantzun asko ematen dizkigu. Galdera zuzenak egitea da gakoa.

Geratu zaitez segundo batez. Begiratu zure inguruan. Ez al doa dena azkarregi? Gizarteak bizi-erritmo zoro batean murgildu gaitu, ia pentsatzeko ere denborarik gabe utzi gaituena. Mugarik gabe erosteko aukera saldu digu, baina gure lurra zein gure ekoizleak errespetatzen ez dituena. Erraz jateko aukera jarri digu mahai gainean, azkarra bezain kaltegarria dena, bai gure osasunarentzako baita planetarentzako ere. Eragin estandarreko medikuntza tratamenduetan konfiantza izatera bultzatu gaitu, galdera egokiak egin gabe. Gizarteak bertatik ateratzea ere zaila den zurrunbilo batean murgildu gaitu, geltokirik gabe trena balitz bezala. Baina Osina zurrunbilo horretatik irten eta trenetik martxan salto egitea erabaki duzuen ausart horientzako gunea dugu. Oreka, erantzukizuna eta errespetuan oinarritutako bizimodu baten bila zuen buruari galderak egiten dizkiozuen horientzako gunea da. Guk galdera horiei zure burua zaintzeko erraztasunekin erantzungo diegu, kontsumo arduratsu eta jasangarrian lagunduz, bizi ohitura osasuntsuagoak izatea ahalbidetuko dizuten elikagai fresko, bertako eta ekologikoekin, kosmetika naturalarekin, naturan oinarritutako tratamenduekin…

Lantaldea

Eva Anies

Izugarri gustatzen zait elikadura osasungarriarekin eta pertsonen ongizate orokorrarekin zerikusia duen guztia. Batez ere amatxo izan nintzenetik inoiz baino gehiago baloratzen dut gure haurrei elikadura ekologikoa ematea, haiengatik eta planetarekiko errespetuagatik. Horregatik guztiagatik, egunero nire harri-koskorra ekarri ahal izateak hunkitu egiten nau. Osina Ekoguneko lantaldeko hiru kideetako bat izanik, denda eta kontsultak dinamizatzen ditut, baita zuentzat guztiontzat prestatzen ditugun ikastaroez arduratu ere.

Maite Rodriguez

Txiki-txikitatik gustatu zaizkit mundu naturala, elikadura osasungarria, landareak eta haien erabilerak… Pertsonei osasuna zaintzen laguntzea eta horretarako aholkuak ematea gustatzen zait, aholkularitza dietetikoa eta osagarri naturalak eskainiz, osasuntsuago egoten edo patologiak tratatzen lagunduaz. Horregatik, oso gaztetatik ikasi dut naturopatia eta iridiologia, nire ezagutzak eman eta besteei barrutik eta kanpotik ondo sentitzen laguntzeko. Esan jaten duzuna, eta nor zaren esango dizut.

Rosa Gabino

Naturaren zale amorratua naiz, eta, horregatik, txikitatik ikasi, jakin, ezagutu nahi izan dut, nire ogibide bilakatzeko. Eta lortu dut, nigan berezko zerbait den horretan lan egitea, bokaziozkoa. Oso zorionekoa naiz hainbeste gustatzen zaidana egiten ari naizelako: fitoterapia, ekologia. Osinan nire munduan nago!
Besteei nire ezagutzak transmititu ahal izatea, eta haiek lagundu ahal izateak zoriontsu egiten nau.