fbpx

Osina Ekogunea, ongizatea eta naturarekin orekatuta dagoen bizimodu baten alde egiten dugunon topagunea da.  Ezagutzak partekatzea, gure gorputza entzuten eta hau zaintzen ikastea funtsezkoa da gure eguneroko bizitzan. Horregatik, helburu hau jarraitzen duten espazioak ditugu gurean, zuen eskura ere izango dituzuenak.

KONTSULTAK

Dendako kontsulta

Gure denda ekologikoaren barnean dagoen kontsulta hau, elikadurarekin eta botika naturalarekin zuzenean lotutako terapia eta kontsultak burutzeko pentsatua dago, produktu horiek eskura izango dituzu eta uneoro.

2. kontsulta

Pazienteekin ohatilan eta giro intimo batean lan egiteko pentsatutako kontsulta.

1. kontsulta

Gela argitsu eta zabala da, ohatilan lan egiteko eta pazienteak mahaian artatzeko lekua duena.

 

3. kontsulta

Konketadun kontsulta zabala, estetika eta edertasun tratamenduak egiteko aproposa.

IKASTARO ETA EKITALDIAK

Gure Osasuna zaintzen eta bizitza hobeto ulertzen lagunduko diguten ezagutzak eskuratzea funtsezkoa da ongizaterako prozesuan. Horretarako, beharrezkoa da ezagutzak eta esperientziak partekatzea.

Osina Ekogunean erabilera anitzeko gela dugu horretarako, bi formatutan erabil dezakezuna: formatu txikian edo areto osoan.

Sukalde ekipatu bat, mahiak eta aulkiak ditu, eta aretoa hitzaldietara, yoga-klaseetara, sukaldaritza-tailerretara, nutrizio-formazioetara, prestakuntza teoriko/praktikoetara… egokitzeko aukera ematen digu.

Gainera, denda barruan dagoenez, eskura izango dituzu tailerretarako behar diren produktu guztiak.

Gelaren edukiera, garbiketa eta desinfekzioa COVID-19 prebentzio neurri eta arauetara egokitua dago.