fbpx

Denda

Osinan, hornitzaile lokalen eta erreferentziazko marken produktu-sorta zabala aurkituko duzu. Gure filosofia zure zaintzarako produkturik onenak zure eskura jartzea da, ingurumena errespetatuz eta gure inguruko ekoizleei laguntzeko eta ingurumenean ahalik eta eragin txikiena sortzeko eredu ekonomiko jasangarria sustatuz.

Ontziak murrizteko eta gure kontsumo-ohiturek ingurumenean duten eragina murrizteko, ontziratu gabeko produktuak eskaintzen ditugu. Teak, lekaleak eta zerealak, baita algak ere.

Berariazko eta fitoterapiako produktuekin batera, gure langile espezializatuek prestatutako olio esentzial pertsonalizatuak formulatzeko zerbitzua eskaintzen dugu Osinan.

Osinan Vila Hermanos-en artisau kandela aukera zabala ere aurkituko duzu, landare-argizariz eta olio esentzialez osatua. Kandela hauek espazioei usain atsegina ematen lagunduko dizute, baita haien esentzien onurak ekartzen ere. Izpilikua, estresa eta antsietatea arintzeko; limoia, indartzaile; salbia, kontzentrazioari laguntzeko… Kandela hauek gure inguruan Osinan bakarrik aurki ditzakezu.

Elikadura

– Fruta eta barazki ekologiko eta bertakoak
– Ama orez egindako ogia
– Zereal ekologikoak
– Kontserba ekologikoak
– Olioak
– Bizigarri ekologikoak: ozpina, espeziak, saltsak…
– Ontziratu gabeko produktuak: Te eta infusioak, lekaleak, zerealak, panela, fruitu lehorrak, algak…
– Gluten gabeko produktuak
– Snack osasungarriak
– Izoztutako produktuak: barazkiak, izozkiak, pizzak, haragi eta arrain ekologikoa…
– Superelikagaiak
– Elikadura makrobiotikoak

Kosmetika eta higienea

– Kosmetika Naturala
– Olio esentzialak
– Kandela Naturalak
– Parabenorik gabeko makilaje naturala
– Ilerako tinte naturalak
– Buztinak
– Eguzki-kremak
– Ile-tratamenduak
– Gelak eta xanpuak
– Bainurako gatzak
– Kandela naturalak, kandela usaintsuak eta uxagarriak
– Gatz-lanparak
– Aromadifusoreak
– Intsentsu ekologikoak eta erretxinazko intsentsuak
– Hazi-zaku termikoak
– Belaki naturalak eta crin-eskularruak
– Banbuzko hortzetako eskuilak
– Berriz erabil daitezkeen kotoizko eta banbuzko makillajea kentzeko diskoak
– Plastikorik gabeko tirita ekologikoak
– Paper higieniko-ekologikoa
– Ontziratu gabeko garbigarri ekologikoak: garbigailuko garbigarria, leungarria, lurrerako-garbigailua, kristal-garbitzailea eta ontzi-garbigailua.

Osasuna

– Osagarri espezifikoak
– Landareak
– Fitoterapia
– Itsasoko ura
– Botika naturala
– Aromaterapia formulazioa
– Bach loreak
– Osagarri bitaminikoak
– Elikadura, ongizatea eta osasunaren inguruko liburuak

bicicleta vintage con bolsas de la compra

ETXEZ ETXEKO ZERBITZUA

Elikagai osasungarriak, gure osasuna hobetzen laguntzen duten osagarriak eta planeta errespetatzen duten produktuak eskura izan ditzazuen, etxez etxeko zerbitzua eskaintzen dugu Osinan. Eskariak telefonoz –943 512 395 edo Whatsappez –688 635 412 – egin daitezke eta gehienez 24 ordutan zure etxean izango duzu.

Berriak

Ikusi gure dendako azken nobedadeak.

Reiki 1go maila, Osina-n

Pozaren pozez gaude Reiki-ko formakuntza eskainiko dugulako Osina-n. 1go maila Reiki-ko maixua den eta Osatu erakundearen presidentea den Jesus Redondo-ren eskutik. Reiki japoniar jatorriko terapia bat da, osasuna hobetzeko eta sortzen zaizkigun oztopoak konpontzen laguntzeko balio duena. Jesús-en hitzetan, onura nagusienak hauxek dira: -Norberaren ezagutza hobetzea -Organismoaren barne-energia handitzea -Garapen pertsonala haztea -Sistema inmunologikoa bizkortzea  -Estresa […]

Gure gelak

Osina Ekogunean terapia naturalak, ikastaroetaroak, hitzaldiak eta formazioak eskaintzeko guneak ditugu. Gure terapeuta natural, formatzaile eta hizlarien sarearen esku jartzen ditugun espazioak.

Familia-konstelazioak

Blokeatzen zaituen arazo baten aurrean, konponbiderik aurkitzen ez duzun gatazka edo kezka baten aurrean edo zalantza pertsonalak argitu nahi badituzu, kezkatzen zaituen hori konstelatzea proposatzen dizugu.

Etxerako espres banaketa

Osina Ekogunean modu erraz eta erosoan zuen ongizatea zaintzen eta zuen osasuna hobetzen laguntzea dugu helburu. Horregatik, zerbitzu berri bat jarri dugu martxan Errenteriako bizilagunentzat: etxez etxeko banaketa.

Hornitzaileak

Osinan topatuko dituzun bertako produktuen ekoizleak aurkezten dizkizugu.

Markak

Ezagutu Osinan topa ditzakezun marka osasungarri ezberdinak.