
September 2021
Tailerra: Zerealak, hobeto nola sukaldatu eta modu osasungarri batean nola barneratu
Aleak eta beraien unibertso guztia: Aleak eta sasi-aleak ikusiko ditugu, sukaldatzeko zeintzuk diren teknikarik onenak ikasiko ditugu eta lehengai hauen sukaldatze konszienteari buruz zertxobait ere. Errezetekin Batchcooking bat prestatuko dugu eta asteroko elikadura-plana nola egin dezakegun ikusiko dugu. Aleak maitatzen ikasten baldin baduzu, elikagai energetiko hauekin plater zoragarri zein osasungarriak prestatu ahalko dituzu. Tailerrean, pertsona bakoitzari errezeta-zerrenda bana banatuko zaio! Izen-ematea: 688635412
Elikagaien intolerantziako Test-ak, 9.30etatik 14.30etara
Jaten dezunak ondo egiten al dizu? Irailaren 27an, astelehena, argitu itzazu zalantzak Elikagaien intolerantziako Test-a egiten Osina Ekogunean, elikagaien intolerantzietan aditua den Bea Calleja naturopataren eskutik. -193 elikagai aztertu itzazu – Ordu bat pertsona bakoitza, 9.30etatik 14.30etara – Izan-ematea: 688635412
October 2021
Familiarentzat Aromaterapia- Tailerra
Topaleku trinko bat basoaren eta loreen usainetaz gozatzeko. Prestatuko ditugu. – Aire-freskagarri spray bat – Eskolarako inhalagailu bat eta – Masajerako baltsamoa Goza ezazu familiarekin! Izen-ematea: Osina Ekogunea-n bertan/688635412. Pertsona-kopuru mugatua. Urriak 15, Ostirala, 18.00etatik 19.30etara
Udazken-Negu Botikina, Aromaterapia eta Sendabelarrak
Urtaro hauetan ohizkoak diren ondoezei aurre egiteko sendagai naturalak. -Lurrinak, Inhalazioak, Pindak eta arnas-Masajea. -Esentzial-olio eta olio begetalen arteko sinergiak. -Infusio-belarren arteko sinergiak. Izen-ematea: Osina Ekogunea-n bertan /688635412. Pertsona-kopuru mugatua. Urriak 16, larunbata, 16.00etatik 20.00etara.
Ikastaroa: Oinarrizko hartzituak: txukrut, “pickles” eta “kimchi”
Ikastaroa: Oinarrizko hartzituak: txukrut, “pickles” eta “kimchi”, Helenka Santos gure sukaldari kuttunaren eskutik Urriak 18a Astelehena, 17.30etatik 19.30etara Osina Ekogunea-n. Helenka-k hauxe dio tailerrari buruz: “Zure elikadura eta mikrobiota zaintzen nola hasi, daukagun bitarteko onenetarikoarekin: elikagai hartzituak. Teknika hau antzinatik elikagaiak ongi mantentzeko erabili da eta garai hauetan ohartu gara mikrobiota osasuntsua mantentzeko eta gure egunerokotasunari osasuna bermatzeko modurik onenetakoa dela. Tailer honetan oinarrizloekin hasiko gara: pickleak, txukrut eta kimtxiak“. Tailerrean, pertsona bakoitzari errezeta-zerrenda bana banatuko zaio. Erreserbak: 688635412 /…
%100 begetala den Hiruhileko sukaldatze-ikastaroa
Ikastaro osoa: Saio presentzial bat hilero Online-baliabideak Elikadura berrira egokitzeko saio pertsonal bat (40 minutukoa) Zer ikusiko dugu… Teorikoa eta praktikoa izango den urte osoko ikastaroa. Bertan, sukaldatze-teknikak eta elikadura osasuntsu, anitza eta oparoa ikasiko dituzu. Hilero, aurrez aurreko eskola egun bat egingo da Osina Ekogunean. Aztertuko den gaia hurrengo hilabetean landuko dena izango da. Jakinduriaz eta praktikaz osatutako bi ordutako saioa izango duzu. Hilero internet bidezko baliabideak zure eskura: ikaskideontzako soilik izango dituzuen bideoak, errezeten pausuz-pausoko azalpenekin, zurera jaitsi…
November 2021
Dohainikako Hitzaldia: Begano-elikaduran hasteko oinarriak
Azaroaren 1a Beganismoaren Nazioarteko eguna zela. Ba al zenekien… ? “Vegan” izena 1944. urtean plazaratu zela eta animaliekiko errespetuaz jokatzen duen bizitza-modu bat dela. Azaroaren 3tik 15era Beganismoa ospatu genuen Osina Ekogunea-n. Dohainikako hitzaldia, Helenka Santos gure sukaldari kuttunaren eskutik: Begano-elikaduran hasteko oinarriak. Helenka-k hauxe dio hitzaldiari buruz: “Etor zaitez partekatzera zain gaituzu! Etor zaitez zure zalantzak gurekin argitzera eta modu osasungarri batean %100eko belar-elikaduran murgiltzeko eman beharko dituzun pausoak zeintzuk diren ulertzera” Izen-ematea: Osina Ekogunea-n/688635412
Ikastaroa: Lekaleak, Ondo Zukaldatzen ikas itzazu
Ikastaroa: “Lekaleak, ondo sukaldatzen ikas itzazu eta modu egokian barneratu, eta dibertigarri batean”, Helenka Santos gure sukaldari kuttunaren eskutik. Tailerrean, pertsona bakoitzari errezeta-zerrenda bana banatuko zaio. Erreserbak: 688635412 / Osina Ekogunea, Donostia kalea 15, Orereta (Errenteria). Plaza mugatuak Azaroak 15ean Astelehena, 17.30etatik 19.30etara Osina Ekogunea-n.
December 2021
Tailerra: Gabonetako Menua, Barazki-menu osasungarria
Abenduaren 13an, Helenka Santos sukaldariarekin ari garan urteko elikadura osasuntsuko azken ikastaroa izango da (Urtarrilan berriro ekingo diogu). Gabonetako Menua, Barazki-menu osasungarria errudun-konplexurik gabe, egiten ikasiko dugu! Helenka-k hauxe esaten digu: “Laister urteko familiarteko eta jai-giroko egunik handienetan murgilduko gara eta janariz lepo egongo den mahai baten inguruan ospatuko ditugu. Horregatik, mahai hori jai-giroko janari osasuntsuez, goxoez eta alhadurarik gabeaz beteta egoteko lagunduko dizuegu” Animatu zaitez eta goza ezazu jai-giroko ikastaro honekin! Tailerrean, pertsona bakoitzari errezeta-zerrenda bana banatuko zaio. Erreserbak:…
DOHAINIKAKO hitzaldia: Zer da Hilerokoaren terapia?
Hitzaldia: Zer da hilerokoaren terapia? Ba al dakizu nola lagun zaitzaken zure hilerokoa orekatua izaten, ondoezetan, ugalkortasunean, endometriosisetan Carmen Camuñez, Hilerokoaren terapeuta eta “Endosofia”-ren egilea @endosofia2020 Abenduaren 16an, 18.30etatik 20.00etara Izen-ematea: Osina Ekogunea-n /688635412