fbpx
Loading Events

%100 begetala den Hiruhileko sukaldatze-ikastaroa

October 18 @ 17:30 - October 18 @ 19:30

18 Oct 17:30 - 19:30

Osina Ekogunea

Ikastaro osoa:

Saio presentzial bat hilero
Online-baliabideak
Elikadura berrira egokitzeko saio pertsonal bat (40 minutukoa)
Zer ikusiko dugu…
Teorikoa eta praktikoa izango den urte osoko ikastaroa. Bertan, sukaldatze-teknikak eta elikadura osasuntsu, anitza eta oparoa ikasiko dituzu.
Hilero, aurrez aurreko eskola egun bat egingo da Osina Ekogunean. Aztertuko den gaia hurrengo hilabetean landuko dena izango da. Jakinduriaz eta praktikaz osatutako bi ordutako saioa izango duzu.
Hilero internet bidezko baliabideak zure eskura: ikaskideontzako soilik izango dituzuen bideoak, errezeten pausuz-pausoko azalpenekin, zurera jaitsi ditzakezun baliabideekin, edukiak modu errazean ikasteko antolakuntzarekin, batchcooking egiteko aukerekin.
40 minutuko pertsonalizatutako online-saio bat , norberak dituen zalantzak argitzeko asmoz. Ordua aldez aurretik hartu beharko da.
Helburua argia da: ikastaroa bukatzean, zure eta zure ingurukoen elikadura modu konziente eta jakintsu batez antolatu ahal izateko baliabide osoak izatea.
Hiruhileko honen edukiak…
Lehen hiruhilekoaren edukia oso generikoa izango da. Ikusiko ditugun gaiak gure sukaldatze eta elikadura berriaren oinarriak finkatuko dituzte.
Hartzituak, eta ospakizunetarako sukaldatzeak izango dira ikusiko diren lehen gaiak. Ezaguera berri guztiak erabiltzeko gai izan zaitezen teknikak, errezetak, batchcooking eta elikadura-informazio ugari izango dituzu.
Urriaren 18an Hartzituak, Azaroaren 15ean lekaleak ikusiko ditugu. Abendua, ospakizunei begira egongo garenez, ikasi ditugun eduki guztiekin janari konziente  eta osasuntsua ospakizun egunetan nola barneratu ikusiko dugu, errezeta gozoak eta itzelak egiten.
Prezioa (Hiruhileko ikastaroa): 90€ 
Izen-ematea. 688635412 /osina@osinaekogunea.eus

Xehetasunak

Antolatzailea

Helenka Santos

Lekua

Osina Ekogunea

Donostia-San Sebastián kalea, 15
Errenteria, Gipuzkoa 20100

+ Google Map