fbpx
Loading Events

Past Events › Elikadura

Events bilatu

June 2021

Tailerra: %100 begetalak diren izozki eta postreak

2021-06-21 @ 18:00 - 19:30
Osina Ekogunea,

Tailerra: %100 begetalak diren izozki eta postreak, Helenka Santos gure sukaldariaren eskutik, Osina Ekogunea-n! Helenka-ren esanetan:  “Udaraz goza ezazu fruta, fruitu eta fruitu lehorretan oinarritutako izozkiak egiten ikasiz. Hain gozoak ezingo duzula sinestu ere egingo! ” Benetako elikagaiekin eta bat ere damurik gabe!“ Tailerrean, pertsona bakoitzari errezeta-zerrenda bana banatuko zaio. Erreserbak: 688635412 / Osina Ekogunea

25€
Find out more

July 2021

“Oinarrizko indiar sukaldaritza” Tailerra

2021-07-12 @ 18:00 - 19:30
Osina Ekogunea,

Oinarrizko indiar sukaldaritza. Errezeta gozoak, errazak eta exotikoak gure sukaldari kuttuna den Helenka Santos-en eskutik. Helenka-ren hitzetan: "Zaporez eta biziaz beteriko plater exotiko gozoak sukaldatzen ikasiko dugu. Oinarrizko indiar platerak oso modu errazean egiten ikasiko dugu. Espeziak konbinatzen ikasi eta gustuarekin bidaiatzera eramango zaituzten zaporeak lortu". Nora eramango zaitut sukaldaritzarekin?". Gainera, tailerrean, pertsona bakoitzari errezeta-zerrenda bana banatuko zaio. Erreserbak: 688635412 / Osina Ekogunea

Find out more »

September 2021

Tailerra: Zerealak, hobeto nola sukaldatu eta modu osasungarri batean nola barneratu

2021-09-13 @ 17:30 - 19:30
Osina Ekogunea,

Aleak eta beraien unibertso guztia: Aleak eta sasi-aleak ikusiko ditugu, sukaldatzeko zeintzuk diren teknikarik onenak ikasiko ditugu eta lehengai hauen sukaldatze konszienteari buruz zertxobait ere. Errezetekin Batchcooking bat prestatuko dugu eta asteroko elikadura-plana nola egin dezakegun ikusiko dugu. Aleak maitatzen ikasten baldin baduzu, elikagai energetiko hauekin plater zoragarri zein osasungarriak prestatu ahalko dituzu. Tailerrean, pertsona bakoitzari errezeta-zerrenda bana banatuko zaio! Izen-ematea: 688635412

30€
Find out more

Elikagaien intolerantziako Test-ak, 9.30etatik 14.30etara

2021-09-27 @ 9:30 - 10:30
Osina Ekogunea,

Jaten dezunak ondo egiten al dizu? Irailaren 27an, astelehena, argitu itzazu zalantzak Elikagaien intolerantziako Test-a egiten Osina Ekogunean, elikagaien intolerantzietan aditua den Bea Calleja naturopataren eskutik. -193 elikagai aztertu itzazu – Ordu bat pertsona bakoitza, 9.30etatik 14.30etara – Izan-ematea: 688635412

75€
Find out more

October 2021

Ikastaroa: Oinarrizko hartzituak: txukrut, “pickles” eta “kimchi”

2021-10-18 @ 17:30 - 19:30
Osina Ekogunea,

Ikastaroa: Oinarrizko hartzituak: txukrut, “pickles” eta “kimchi”, Helenka Santos gure sukaldari kuttunaren eskutik Urriak 18a Astelehena, 17.30etatik 19.30etara Osina Ekogunea-n. Helenka-k hauxe dio tailerrari buruz: “Zure elikadura eta mikrobiota zaintzen nola hasi, daukagun bitarteko onenetarikoarekin: elikagai hartzituak. Teknika hau antzinatik elikagaiak ongi mantentzeko erabili da eta garai hauetan ohartu gara mikrobiota osasuntsua mantentzeko eta gure egunerokotasunari osasuna bermatzeko modurik onenetakoa dela. Tailer honetan oinarrizloekin hasiko gara: pickleak, txukrut eta kimtxiak“. Tailerrean, pertsona bakoitzari errezeta-zerrenda bana banatuko zaio. Erreserbak: 688635412 /…

30€
Find out more

%100 begetala den Hiruhileko sukaldatze-ikastaroa

2021-10-18 @ 17:30 - 19:30
Osina Ekogunea,

Ikastaro osoa: Saio presentzial bat hilero Online-baliabideak Elikadura berrira egokitzeko saio pertsonal bat (40 minutukoa) Zer ikusiko dugu… Teorikoa eta praktikoa izango den urte osoko ikastaroa. Bertan, sukaldatze-teknikak eta elikadura osasuntsu, anitza eta oparoa ikasiko dituzu. Hilero, aurrez aurreko eskola egun bat egingo da Osina Ekogunean. Aztertuko den gaia hurrengo hilabetean landuko dena izango da. Jakinduriaz eta praktikaz osatutako bi ordutako saioa izango duzu. Hilero internet bidezko baliabideak zure eskura: ikaskideontzako soilik izango dituzuen bideoak, errezeten pausuz-pausoko azalpenekin, zurera jaitsi…

90€
Find out more

November 2021

Dohainikako Hitzaldia: Begano-elikaduran hasteko oinarriak

2021-11-08 @ 18:00 - 19:00
Osina Ekogunea,

Azaroaren 1a Beganismoaren Nazioarteko eguna zela. Ba al zenekien… ? “Vegan” izena 1944. urtean plazaratu zela eta animaliekiko errespetuaz jokatzen duen bizitza-modu bat dela.  Azaroaren 3tik 15era Beganismoa ospatu genuen Osina Ekogunea-n. Dohainikako hitzaldia, Helenka Santos gure sukaldari kuttunaren eskutik: Begano-elikaduran hasteko oinarriak. Helenka-k hauxe dio hitzaldiari buruz: “Etor zaitez partekatzera zain gaituzu! Etor zaitez zure zalantzak gurekin argitzera eta modu osasungarri batean %100eko belar-elikaduran murgiltzeko eman beharko dituzun pausoak zeintzuk diren ulertzera” Izen-ematea: Osina Ekogunea-n/688635412

Free
Find out more

Ikastaroa: Lekaleak, Ondo Zukaldatzen ikas itzazu

2021-11-15 @ 17:30 - 19:30
Osina Ekogunea,

Ikastaroa: “Lekaleak, ondo sukaldatzen ikas itzazu eta modu egokian barneratu, eta dibertigarri batean”, Helenka Santos gure sukaldari kuttunaren eskutik. Tailerrean, pertsona bakoitzari errezeta-zerrenda bana banatuko zaio. Erreserbak: 688635412 / Osina Ekogunea, Donostia kalea 15, Orereta (Errenteria). Plaza mugatuak Azaroak 15ean Astelehena, 17.30etatik 19.30etara Osina Ekogunea-n.

30€
Find out more

December 2021

Tailerra: Gabonetako Menua, Barazki-menu osasungarria

2021-12-13 @ 17:30 - 19:30
Osina Ekogunea,

Abenduaren 13an, Helenka Santos sukaldariarekin ari garan urteko elikadura osasuntsuko azken ikastaroa izango da (Urtarrilan berriro ekingo diogu). Gabonetako Menua, Barazki-menu osasungarria errudun-konplexurik gabe, egiten ikasiko dugu! Helenka-k hauxe esaten digu: “Laister urteko familiarteko eta jai-giroko egunik handienetan murgilduko gara eta janariz lepo egongo den mahai baten inguruan ospatuko ditugu. Horregatik, mahai hori jai-giroko janari osasuntsuez, goxoez eta alhadurarik gabeaz beteta egoteko lagunduko dizuegu” Animatu zaitez eta goza ezazu jai-giroko ikastaro honekin! Tailerrean, pertsona bakoitzari errezeta-zerrenda bana banatuko zaio. Erreserbak:…

30€
Find out more

March 2022

Sukalde Tailerra: Gozoak maite dituzu? Etorri Ikastera eta Dastatzera

2022-03-07 @ 17:00 - 19:00
Osina Ekogunea,

Ikasiko dugu, Itziar Bandres-en eskutik: – Azukrerik gabeko gozoak -Aukera osasuntsuak Izen-ematea: 688635412 / Osina Ekogunea-n Tokia: Osina Ekogunea, Donostia kalea 15, Errenteria  

20€
Find out more
+ Export Events