Ikastaroa: Oinarrizko hartzituak: txukrut, “pickles” eta “kimchi”, Helenka Santos gure sukaldari kuttunaren eskutik Urriak 18a Astelehena, 17.30etatik 19.30etara Osina Ekogunea-n.
Helenka-k hauxe dio tailerrari buruz:
“Zure elikadura eta mikrobiota zaintzen nola hasi, daukagun bitarteko onenetarikoarekin: elikagai hartzituak.
Teknika hau antzinatik elikagaiak ongi mantentzeko erabili da eta garai hauetan ohartu gara mikrobiota osasuntsua mantentzeko eta gure egunerokotasunari osasuna bermatzeko modurik onenetakoa dela.
Tailer honetan oinarrizloekin hasiko gara: pickleak, txukrut eta kimtxiak“.
Tailerrean, pertsona bakoitzari errezeta-zerrenda bana banatuko zaio.
Erreserbak: 688635412 / Osina Ekogunea, Donostia kalea 15, Orereta (Errenteria).
Plaza mugatuak