fbpx

Xanti Arrizabalaga Urdangarin

Mediku naturista

Medikuntzako lizentziaduna, 202006166 elkargokide-zenbakiarekin, 26 urte daramatzat Osakidetzan zein kontsulta pribatuetan mediku lanetan. Naturopatian, Homeopatian eta Iridiologian espezializatu nintzen, zure egoera fisikoa eta emozionala hobeto ezagutzen lagunduko didaten diziplinak.

Naturopatia prebentzioan oinarritutako medikuntza-korrontea da, organismoaren beraren oreka berreskuratzen laguntzen duena, pazientea protagonista bihurtuz, indarberritzearen erantzukizuna bere esku utzita.

Medikuntza naturistaren iritziz, gorputzak berezko ahalmena du bere burua sendatzeko, eta gaixotasunak sendatzeko, gaixoa osasunean hezi behar da, bere bizi-ohiturak alda ditzan.

Jaioberriak, haurrak eta helduak artatzen ditut, digestio-arazoak, alergiak, estresa eta nerbio-sistemaren arazoak, menopausia, artikulazio arazoak eta abar landuz.

Hitzordua eskatu