Yogaren forma fisiko guztiak biltzen dituen terminoa da Hatha, eta izen horren azpian yoga mota asko sartzen direlarik. Yoga estilo hau ezin hobea da mundu honetan sartu nahi dutenentzat, oinarriak ezagutzeko, jarrera eta arnasketa tekniken ikuspegi klasikoarekin.
Sanskritotik dator izena. Ha hitzak eguzkia esan nahi du, maskulinoari erreferentzia eginez, eta Tha hitzak ilargia esan nahi du, femeninoari dagokionez. Eta horixe da Hatha yogak bilatzen duena: oreka bat sortzea pertsona bakoitzaren barruan dauden gizonezkoen eta emakumezkoen energien artean. Horretarako, yoga posturak erabiltzen dira indarraren eta malgutasunaren arteko oreka lortzeko.
Hatha Yoga Pradipika testuaren arabera, praktikak hiru elementu hauek bakarrik izan behar ditu Hatha yoga izateko:
- Asana: jarrera fisikoei ematen zaien izena
- Pranayama: Arnasketa-teknikak
- Dhyana: meditazioa.
Horregatik, hiru elementu horiek dituzten yoga mota guztiak (Ashtanga, Bikram edo Iyengar, besteak beste) ere Hatha yoga dira. Hatha yoga eraldaketa fisikorako nahiz mentalerako erabiltzen da; izan ere, etengabe arnastu behar duzu, eta horrek jarrera bakoitzean egoten laguntzen dizu, asanek zure gorputza indartzen duten bitartean. Pranayamak arnasketa kontrolatzen eta bizi-energia (prana) manipulatzen laguntzen dizu; hori guztia, meditazioari esker zure burua fokatzen eta lasaitzen duzun bitartean.
Yoga korronte hau aproposa da gorputza indartu eta malgu eta tonifikaturik mantendu nahi dutenentzat, eta aldi berean, gorputz- eta adimen-orekaren sentsazioa izan nahi dutenentzat. Hatharen praktika erregularrak osasuna hobetzen laguntzen du, bai kanpotik bai barrutik, bakea aurkitzen eta estresa lasaitzen laguntzen duen tresna baita.
Hatha yoga onuragarria da edozein adinetako pertsonentzat; beraz, ez du axola zein adin duzun bizimodu osasuntsuago eta zoriontsuago baterako bideari ekitea erabakitzen duzunean.
Yogan interesa baduzu eta Hatha i zure beharretara hobekien egokitzen den diziplina dela sentitzen baduzu, Rafa Becklesen eskolak probatzera animatzen zaitugu astearte eta ostegunero Osinan.