
October 2023
Ikastaroa: Zure barne-maparekin konektatzeko eta paregabe egiten zaituzten zure dohainak ezagutzeko
Ikastaroa: 90 minutu zure jatorriarekin modu sortzaile, jolaskor eta bizitzaz beteriko modu batez konektatu ahal izateko. Osteopata, terapeuta transpertsonal eta sistemikoa, kinesiologoa, astrologoa eta PNL-n aditua den Estibaltz Lazkano-ren eskutik. Ikastaroan zehar, zure bizitza zure bihotzaren nahiengandik gidatua izateko konfidantza hartzen ikasiko duzu. Honek zure arimaren espresioa mugatzen duten familia-baldintzapenetatik aske bihurtuko zaitu. Eta era berean, zure bizitzan eragingo du. Proposamena ez da soilik ezagutzaren alderdi mentalean gelditzea, egunak dituen erronkak bizi eta barneratu ahal izatea baizik. Honetarako guztirako, teknika…
Oinarrizko Aromaterapiaren Tailerra, aromaterapeuta Laura Romeraren eskutik
OINARRIZKO AROMATERAPIAREN TAILERRA Urriak 20, Ostirala, 17,30tik 20,30tara. Irakaslea : Laura Romera, aromaterapeuta. Guztiz praktikoa ondorengo gaiak landuz: 👍Aromaterapia ulertu 👍Erabilpen moduak 👍7 olio esentzial Udazkenaz goza ahal izateko. Prezioa: 40€ Pentsiodunak: 25€ Erreserba aldez aurretik egin beharko da, Osinan bertan edo Bizum bidez. .
Ikastaroa: Mina Arintzeko Masaje Aromatikoen, aromaterapeuta Laura Romeraren eskutik
MINA ARINTZEKO MASAJE AROMATIKOEN IKASTAROA Urriak 21, larunbata, 11.00etik-14.00etara Irakaslea: Laura Romera Ikastaroa ondorengo pertsonei dago bideratua: 🙏🏼 60 urte baino gehiagoko pertsonen ongizate eta zaintzan edo bere senide eta zaintzaileeri, 🙏🏼 Baita masaje-teknika errazak ikasi nahi dutenetzat, ondorengo gaien inguruan: mina lantzeko, inflamazio artikularrak lantzeko; eskuen, lepoko edo sorbaldako mina arintzeko… Prezioa: 35 € Pentsiodunak: 25 €. Erreserba aldez aurretik egingo da, Osinan bertan edo Bizum bidez. Edukiera mugatua
November 2023
HERBARIUM MAGICUM” BELAR-BILTZAILE MAGIKOAREN TAILERRA
Azaroaren 11ean sorgin guztientzat eta landareen alderdirik misteriotsuena eta haien erabilera magikoen inguruan interesa duten guztientzat. Zer ikasiko dugu? Belar-magiaren printzipioak, Ilargiarekin lan egitea eta landareetan duen eragina, belargilearen tresna magikoak eta horiek erritualizatzeko eta erabiltzeko modua, landareen bilketa eta tratamendu zuzena, landare ezberdinen propietate eta kalitateen magia eta gogoetak haiekin lan egiten dugunean. Zer egingo dugu? Tailerra guztiz praktikoa izango da eta prestatzen ikasiko dugu: deskarga-bainuak, babes-amuletoak, helburu ezberdinetarako intsentsu erritualizatuak, espazioak harmonizatzeko elixir aurikoak, sorgin poltsak eta botilak,…
January 2024
Tailerra: Zure sinfonia aromatikoa sortu (lurrina, koloniako ura, bainatzeko ura, hauts lurrinduak, lurrin solidoa…) Marian Hernandez eskutik
Bazatoz? Bidaia sentsoriala, lurrin-denda botanikoaren sekretuak eta teknikak ezagutzeko. Topaketa liluragarria loreen, erretxinen, azalen, belarren eta abarren aromek liluratzeko. Bertan, zure sinfonia aromatikoa sortzen ikasiko duzu, teknika eta elaborazio ezberdinen bidez. Zer ikasiko dugu? – Lurrinaren historia. – Usaimen-familiak, usainen unibertsoa. – Usaimen-piramidea, lurrinaren gorputza. – Olio esentzialak lortzea. Substantzia aromatikoak destilatzea eta beste erauzketa-teknika batzuk. – Usaimenaren bidezko aromaterapiaren onura fisikoak, emozionalak eta energetikoak. – Espiritu aromatikoak beratzeen bidez lortzeko teknikak hainbat disolbatzailetan (olioak, gurinak, alkoholak, landare-glizerina…) – Elementu…
April 2024
Familia-konstelazioak – Larunbat goizean
Blokeatzen zaituen arazo baten aurrean, konponbiderik aurkitzen ez duzun gatazka edo kezka baten aurrean edo zalantza pertsonalak argitu nahi badituzu, kezkatzen zaituen hori konstelatzea proposatzen dizugu. Osina Ekogunean Rakel Molas-en eskutik familia-konstelazioa egiteko aukera eskaintzen dizugu. Zer dira Familia-Konstelazioak? Familiaren dinamika eta honek izan ohi duen ordena ezak ikusten lagunduko digun dinamika da, askotan gure bizitza baldintzatzen duten desorekak azaleraziz. Familia bat pertsona-talde bat da, helburu bezala bizitzari eta maitasunari jarraipena ematea duena. Familiako kide guztiak inkontzienteki eta era ikusezin…
Meditatzeko oinarriak Rafael Beckles-en eskutik, Ostiral bat hilean
Irakaslea: Rafael Beckles. Klaseak: Ostiral arratsalde bat hilabetean, 17.45etatik 18.45etara Ezagutu itzazu arreta osoak zure ongizatean dituen onurak! Datak: -Ostirala, Apirilak 26a (3.klasea) -Ostirala,Maiatzak 24a (4.klasea) Izen-emateak: 662 16 89 63 (Rafael Beckles) Tokia: Osina Ekogunea / Donostia kalea 15, Errenteria
May 2024
Tailerra: GOZAMENERAKO belarkeria. ONGI BIZITZEKO belar-prestakinak, Marianen eskutik
Tailerra GOZAMENERAKO BELARKERIA. ONGI BIZITZEKO BELAR-PRESTAKINAK Marianen hitzetan: “Datorren maiatzaren 25ean, bizi-pozarekin, samurtasunarekin, maitasunarekin, plazer erotikoarekin eta abarrekin konektatzeko topaketa bat eskainiko dizuet, sendabelarren bidetik bizitzaren alde gozora garamatzaten emozio eta sentsazio guztiekin. Bizitza ospatzeko elixirrak, maitasun onaren olioztatuak, atmosfera magikoetan biltzeko aromaterapeutikoak, gure izpiritua goratzen duten edabeak, plazer erotikoarekin konektatzeko baltsamu afrodisiakoak… Oraingo honetan, esperientzia eta zentzuzko topaketa bat proposatzen dizuet. Elkarrekin ospatuko dugu bizitza, meditazioen, automasaje-saioen, orakulu belarkorren eta ondoren zuen etxera eramango dituzuen edalontzi guztien prestaketaren bidez.…
June 2024
Meditatzeko oinarriak Rafael Beckles-en eskutik, Ostiral bat hilean
Irakaslea: Rafael Beckles. Klaseak: Ostiral arratsalde bat hilabetean, 17.45etatik 18.45etara Ezagutu itzazu arreta osoak zure ongizatean dituen onurak! Data: -Ostirala, Ekainak 21a (4.klasea) Izen-emateak: 662 16 89 63 (Rafael Beckles) Tokia: Osina Ekogunea / Donostia kalea 15, Errenteria
“Umeentzako Yoga”- Ekaina eta Iraila
Pozez aurkeztuko dizuegu ondorengo ikastaroa, “Umeentzako Yoga”, 5 eta 7 urte bitarteko umeentzat, gure yoga-irakasle kuttuna dugun Rafael Beckles-en eskutik, Osina Ekogunea-n. Klaseak 10.45etatik 11.45etara, egunak: -Ekainak: 25a (asteartea) eta/edo 27a (osteguna). -Irailak: 2a (asteartea), 4a(osteguna), 9a (asteartea), 11a (osteguna), 16a (asteartea) eta/edo 18a (osteguna). Prezioak : 15€ Klase askea 4 klase, 55€/umea 8 klase, 85€/ umea Izen-ematea Ekainak 15a baino lehenago: 662168963 Plaza mugatuak!