May 2024
Meditatzeko oinarriak Rafael Beckles-en eskutik, Ostiral bat hilean
Irakaslea: Rafael Beckles. Klaseak: Ostiral arratsalde bat hilabetean, 17.45etatik 18.45etara Ezagutu itzazu arreta osoak zure ongizatean dituen onurak! Data: -Ostirala,Maiatzak 24a (4.klasea) Izen-emateak: 662 16 89 63 (Rafael Beckles) Tokia: Osina Ekogunea / Donostia kalea 15, Errenteria
Tailerra: GOZAMENERAKO belarkeria. ONGI BIZITZEKO belar-prestakinak, Marianen eskutik
Tailerra GOZAMENERAKO BELARKERIA. ONGI BIZITZEKO BELAR-PRESTAKINAK Marianen hitzetan: “Datorren maiatzaren 25ean, bizi-pozarekin, samurtasunarekin, maitasunarekin, plazer erotikoarekin eta abarrekin konektatzeko topaketa bat eskainiko dizuet, sendabelarren bidetik bizitzaren alde gozora garamatzaten emozio eta sentsazio guztiekin. Bizitza ospatzeko elixirrak, maitasun onaren olioztatuak, atmosfera magikoetan biltzeko aromaterapeutikoak, gure izpiritua goratzen duten edabeak, plazer erotikoarekin konektatzeko baltsamu afrodisiakoak… Oraingo honetan, esperientzia eta zentzuzko topaketa bat proposatzen dizuet. Elkarrekin ospatuko dugu bizitza, meditazioen, automasaje-saioen, orakulu belarkorren eta ondoren zuen etxera eramango dituzuen edalontzi guztien prestaketaren bidez.…