Urko Arozena-ren eskutik, “zoriontsua izateko entrenamendu mentala” 4 asteko ikastaro trinkoarekin gozatuko dugu. Ongizatea eta zoriontasuna denon eskura estrategia eta baliabide ikastaroan, ondorengoak, ikusiko dira:
Ametsen interpretazioa, kinesiologia, emozio trabatua, PNL, miasmak eta somatizazioak
Data: Arazoak 24, Abenduak 1, 15 eta 22.
Ordutegia: 16.30etatik – 19.30etara
Lehen saioa (Arazoak 24), dohainik. Ikastaro osoa, 360€.
Izen-ematea: 688635412/ Osina Ekogunea, Donostia kalea 15, Errenteria.
Urko-ren hitzetan:
“Urko Arozena naiz. Alai eta Enararen aita.
Estresa ezin kudeatuaz 3 kotxe txikitu ondoren barruko zurrunbiloa lantzeari ekin nion. Lanketa haietatik eta ondoren etorriko zirenetatik ikasitakoa aplikatuaz 2005etik barrua dantzan jarriaz zoriona bizitzeko ikastaroak eskaini ditut. “Zoriontsua izateko Entrenamendu Mentala” izenez, hainbat ingurutan parte hartu izan dut: HikHasi, UEU, EHU, … Bakarkako terapia saioak ere eskaini izan ditut, arrakasta bikaina lortuaz.
Txistua eta perkusioan lizentziatua, 2010ean (40 urterekin) Musika Gaitasunen Garapena masterra ikasi nuen Nafarroako Unibertsitate Publikoan. Kontzertuetako urduritasunak landuaz gizakion beldur orokorrekin zuten antzekotasunaz ohartu eta barrua lantzeari ekin nion. Dagoeneko 4. liburua argitaratu dut barrua landuaz irakurlearen bizitza kalitatea hobetzeko baliabideekin: Zoriontsua izateko Entrenamendu Mentala(2011), Besteon aurrean zure onenean (2018), Musika ikasten-Ikasketa neuroemozionala (2022), eta abar”.
Informazio gehiagorako: Entrenamendu Mentala youtubeko kanala