Osina Ekogunean modu erraz eta erosoan zuen ongizatea zaintzen eta zuen osasuna hobetzen laguntzea dugu helburu. Horregatik, zerbitzu berri bat jarri dugu martxan Errenteriako bizilagunentzat: etxez etxeko banaketa.
Eskaera Whatsapp bidez bidal dezakezu (688 635 412) edo telefonoz egin. Eskaerak 8:30etik 13:30era egin behar dira, astelehenetik ostiralera. Eta ondoren, zuzenean dendatik pasa zaitezke zure zain egongo den eskariaren bila, edota zure etxera eramango dizugu 24 orduko epean (gutxienez 40 €-ko eskaera).