fbpx

Eguzki Leire

Elikagaien ekoizpenean garrantzi handia ematen diote lehengaiari Eguzki Leiren. Euskal herriko baserritar eta ekoizleekin zuzeneko tratua dute, elkarrekin urteko uzta adostuz guztion beharrak errespetatuz.

Euskal Herrian ekoitzitako lehengai ekologiko eta osasungarriak erabiltzen dituzte: bertako gari, arto eta bestelako zerealak, Gesaltza AƱanako gatza, bertako ur filtratua… Eta gozo eta ogiak egiteko erabilitako irinaren freskotasuna bermatzeko, euren errota propioan xehatzen dute egunero, labeak martxan jarri aurretik. Produktu guztiak modu artisauan egiten dira, ogiak ama orearekin eginez.

Eguzki Leireren produktuak Osinan topa ditzakezu. Ogiak, bizkotxoak, pastelak, pastak, turroiak edota euren bestelako produktuen eskari berezi bat egin nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta Osinan bertan jaso ahal izango duzu, obradoterik zuzenean etorria.

Produktuak: ogiak, gozoak, irinak eta garaiko produktuak

Kokalekua: Linabiaga Baserria, Ola Auzoa 2. Amezketa, Gipuzkoa.