fbpx

Beñat Arbelaiz

Akupuntorea

Txinatar medikuntza tradizionaletik datorren milaka urteko teknika honen bidez pazienteen osasuna hobetu dezaket, sintomak arinduz, desorekak erregulatuz edo tentsioak askatuz. Akupunturak, Munduko Osasun Erakundeak eratutako gaixotasunen zerrendaren arabera, non akupunturaren eraginkortasuna baieztatu egin den, hurrengo kasuetan laguntzakoa suertatu daiteke:

  • Artikulazio nahiz muskuluetako minak: ziatika, lunbalgia, lepoko zurruntasuna, bizkarreko mina, sorbaldako mina, belauneko mina, fasziitisa…
  • Beste min batzuk: migraina, hortzetako mina, neuralgia postherpetikoa, minbiziak eragindako erraietako minak.
  • Kimioterapiak eta radioterapiak eragindako ondorio kaltegarriak.
  • Ginekologia: hilekoaren alterazioak, hilekoaren minak, fetuaren jarrera desegokiak.
  • Neumologia: rinitisa, asma, bronkitisa.
  • Erretzeari uztea.
  • Aurpegiko paralisia.
  • Fibromialgia eta neke kronikoaren sindromea.
  • Antsietate depresiboaren desorekak.

90-ko hamarkadaren amaieran Tai Chi-aren bitartez aurkitu nuen txinatar medikuntza. Barneratua duen izakiaren ezagutzak liluratuta, nire akupuntura ikasketei ekin nien Carlos Nogueira doktorearen eskutik, 2004 urtean pazienteak tratatzen hasteko.

Azken urteotan maisu desberdinen eskutik ikasten jarraitzeko aukera izan dut, akupunturaren kontzeptu sakonagoak ukitzeko. Gaur egun amaierarik ez duen ikas bidai horretan murgilduta jarraitzen dut.

Hitzordua eskatu