fbpx

Ahinitz Gerrikagoitia

Elikadura makrobiotikoa eta emakumezkoen osasuna

Ahinitz Gerrikagoitia, terapeuta macrobiótica en Osina Ekogunea

Paziente bakoitzari aholkuak ematen dizkiot elikadura egokia eta bizi ohitura osasuntsuak izan ditzan, beti pertsonaren behaketa orokor bat egin ondoren, makrobiotika eta txinatar medikuntza tradizionalaren ikuspuntutik. Iridiologia, aromaterapia, biomagnetismoa, hipnosi klinikoa, biodeskodifikazioa eta do-in masajeak zure ongizatea lortzeko erabiltzen ditut ere tresna moduan.

Baliabide hauen guztien bidez zure arazoei irtenbidea bilatzen lagunduko dizut, bai desoreka fisiko, emozional edo energetikoak izan, hobekuntza nabarmenak lortu ditzazun. Ondorengo kasuetan lagundu zaitzaket, besteak beste:

  • Digestio arazoak: haizeak, minak, hanturak, idorreria, beherakoa, azidosia…
  • Azaleko arazoak: dermatitisa, aknea, arrosakara, psoriasia…
  • Kandidiasia (onddoak)
  • Anemia
  • Buruko minak, artikulazio minak…
  • Emakumezkoen artean ohikoak diren desorekak: hileko aurreko eta geroko minak, dismenorrea, endometriosia, obulutegi polikistikoak, desoreka hormonalak, menopausia sintomak, ugalketa arazoak…
  • Gaixotasun autoinmuneak
  • Minbizia prozesuetan laguntza eta osaketa
  • Jateko ohiturak aldatu nahi dituztenei laguntza
  • Pisua galtzeko dieta egokituak
  • Depurazio eta barauetarako aholkularitza
  • Kirolarientzat dieta egokituak

Ikasketa eta formazio urte ugariren ondoren, makrobiotika eta txinatar medikuntza tradizionalean espezializatu naiz, Egoitz Garro maisuaren eskutik. Nire espezializazio beste arlo bat emakumezkoen osasuna izan da, arnasketa obarikoan, emakumezkoaren alkimia eta Sajeeva Hurta-ren eskutik sexualitate sakratuaren tituluak jasoz.

Hitzordua eskatu