Uda eta oporrak gehiegikeriaz beteak izan ohi dira, etxetik kanpo otorduak, izozkiak, garagardoak edo koktelak terrazetan eguzkitan… Hori dela eta, hauek amaitutakoan, oso interesgarria izan daiteke gorputza garbitzea gehiegizko toxinak kentzeko eta digestioari atsedena emateko.
“Detox” hitza entzutean, jende askori automatikoki, hain modan dauden irabiatu berdeak datorkie burura baina detox ez da irabiatuak soilik. Hauek gure osasunerako onuragarriak diren arren, bitamina eta mineral asko ematen dizkigutelako, ezin dugu gure elikadura fruta eta barazkiak soilik jatean oinarritu.
Gure dietan nutriente talde guztietako elikagaiak sartu behar ditugu (proteinak, karbohidratoak eta gantzak), propietate antioxidatzaileak dituztenak hautatuz. Eta emaitza hobeak lortzeko eta gure gorputzean pilatzen joan diren gehiegizko toxinak kentzeko, aproposa da dieta garbitzailea kalitate oneko desintoxikazio produktuekin uztartzea.
Desintoxikazio produktuek gorputz osoa desintoxikatzeko (gibela, giltzurrunak, digestio-aaparatua,…) aukera ematen duten osagaiak dituzte eta gorputza arazteko eta toxinak kentzeko aukera ematen duten belar drainatzaileekin prestatzen dira. Horrez gain, nekea murrizten, digestioa hobetzen eta sistema inmunologikoa indartzen lagun dezakete.
Detox produktu asko daude merkatuan eta denek ez dute berdin funtzionatzen. Horregatik, zein erosi erabakitzea ez da hain erraza izaten. Tratamendu batzuk hilabetez egiteko balio dute; beste batzuk ordea, luzeagoak edo laburragoak izan daitezke. Funtsezkoa drainatzaile-efektu ona duen eta gure osasunean eragin dezaketen elementu kimikorik gabeko extrakto naturalekin eginda dagoen produktu bat aukeratzea da.
Zuretzat egokia zein den jakin nahi baduzu, ez izan zalantzarik eta jar zaitez Osina Ekogunearekin harremanetan.
Sartu behar dituzun “desintoxikatze” ohiturak:
Ur asko edan. Urari esker, toxinak errazago ezabatzen dira.
Egunero Te berde bat edan. Te berdea antioxidatzaileen iturria da, sistema immunologikoa indartzen duena, larruazaleko zahartze goiztiarra prebenitzen duena eta gaixotasun kronikoak prebenitzen laguntzen duena, hala nola artritis erreumatoidea edo diabetesa. Kontsultatu kontraindikazioak.
Gatz-kontsumoa kontsumoa murriztu, otorduetan.
Ariketa fisikoaren plana proposatu eta eguraldi ona egiten duela, aprobetxatu paseotxo bat emateko, bizikletan ibiltzeko, patinetan…
“Detox”-masaje drainagarriak jaso. ‘Desintoxikatzeko’ masajea drainatze linfatikoa da, gantz metaketak apurtzen laguntzen duena, toxinak, likidoak eta ezpurutasunak kentzen eta linfa-zirkulazioa sustatzen duena. Osina ekogunean bertan, hitzordua erreserbatu dezakezu Maite Diosdado terapeutarekin. Masajista, Ayurvedan aditua, iridiologa, akupuntore eta naturopata izateaz gain, drenaje linfatikoan aditua da ere.