Blokeatzen zaituen arazo baten aurrean, konponbiderik aurkitzen ez duzun gatazka edo kezka baten aurrean edo zalantza pertsonalak argitu nahi badituzu, kezkatzen zaituen hori konstelatzea proposatzen dizugu.
Osina Ekogunean Rakel Molas-en eskutik familia-konstelazioa egiteko aukera eskaintzen dizugu.
Zer dira Familia-Konstelazioak?
Familiaren dinamika eta honek izan ohi duen ordena ezak ikusten lagunduko digun dinamika da, askotan gure bizitza baldintzatzen duten desorekak azaleraziz.
Familia bat pertsona-talde bat da, helburu bezala bizitzari eta maitasunari jarraipena ematea duena. Familiako kide guztiak inkontzienteki eta era ikusezin batean elkar erlazionaturik daude. Lotura hauek, batzuetan, ez dira argiak izaten edo moztu edo gelditu egiten dira, familiako kideren batek adieraztera iristen ez den sufrimendu haundi bat izaten duenean.
Nola burutzen dan lan hau?
Familia-konstelazio bat dugun arazo bat askatzeko sortzen da: osasun arazo bat, bikote-arazo bat, guraso eta seme-alaben edo anai-arreben arteko arazo bat, laneko arazo bat…Ordezkarien bitartez lantzen da, hau da, taldeko kideak familiako kide ezberdin bezala aukeratuak izaten dira, sistema familiarrak duen energiaren bidez eta modu ixil batez. Konstelazioaren ardura daraman pertsonak arazo sistemikoa non dagoen antzeman dezake, kostelatzen ari den pertsonari dagokiona.
Burutzen den lanak ez dio, soilik, konstelatzen ari den pertsonari eragiten, bere sistema familiarrari ere eragiten dio. Pertsona batek leku berri bat betetzen duenean, beste kide guztiek ere modu berean erantzungo dute, guztien artean oreka-sistemiko berri eta osasuntsuago bat lortzeko.
Familiako konstelazioetan interesa baduzu, honen inguruko edozein kontsulta egin nahi baduzu edo konstelatu nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta Rakel Molás-arekin hitzordua lotuko dugu.Idatzi helbidera.
osina@osinaekogunea.eusPREZIOAK
65 €konstelazio bakoitzeko eta 30 €egiaztatu gabeko saioko parte-hartzaileentzat.
Izen emateak: 688635412 / Osina Ekogunea / Donostia kalea 15, Renteria