Plastikoaren kontsumoa murriztea gaurkotasun handiko gaia da; gero eta mugimendu gehiago egiten dira plastikoen bizitza librean, gehiago dira aurkitzen ditugun alternatibak eta filosofia horren alde egiten duten pertsonak. Baina argi izan behar dugu ez dela moda bat, beharra dela. Gure planeta jasaten ari da gure kontsumo-ohituren ondorioz, naturak distira galtzen du gure erosotasunaren alde.
Osinan oso kontzientziatuta gaude eta horregatik, gure establezimenduan erabiltzen dugun pastikoa eta eduki plastikoa duten produktuak murrizteko lanean ari gara. Ez da erraza plastikoan ontziratuta ez dauden produktuak aurkitzea, batez ere elikagaiak badira. Baina dendan dagoen plastiko-kantitatea gutxituz joateko konpromisoa hartzen dugu.
Bide horretan lanean ari gara dagoeneko, eta pixkanaka aurrera egiten. Gure ontziratu gabeko produktuen gama handitu egin dugu, mota askotako teak gehituz besteak beste. Gero eta produktu berrerabilgarri gehiago eskaintzen ditugu, monoerabilerakoak ordezkatuko dituzten produktuak edo plastikoz egindako bizitza laburreko produktuak ordezkatuko dituztenak eskainiz. Banbu-hortzetako eskuilak, makillajea kentzeko kotoizko eta banbuzko disko berrerabilgarriak, kopa menstrualak, konpresa berrerabilgarriak, xanpu solidoa…
Halaber, jasangarriagoak izatera animatu eta ingurumenean dugun eraginaren inguruan kontzientziatzea ahalbidetzen diguten ekintzen alde egiten dugu. Horregatik oihalezko poltsak banatu ditugu gure bezeroen artean, eta deskontu txiki bat egiten diegu erositako produktuak gordetzeko beren potoak eta poltsak etxetik ekartzen dituztenei.
Natura zaintzea guztion ardura eta betebeharra da. Horregatik, aukera iraunkorrenak eskaintzeko lanean jarraituko dugu. Guztiok ahalegin txiki bat egiten badugu, aldaketa handia lortuko dugu.