Elikadura osasungarria interesatzen bazaizu, seguru elikadura makrobiotikoari buruz entzun duzula. Makrobiotika nutrizio mota bat da, Yin-Yang izeneko txinatar filosofian oinarritua, eta erlijio budistako pertsonek jarraitzen dutena. Dieta bat baino gehiago, makrobiotika bizimodu bat da: Yin eta Yang-aren arteko orekari eusten badiogu, gure osasuna ez da batere arriskutsua izango.
Oreka hori lortzeko, elikadura osasungarria eta orekatua ezinbestekoa da. Horretarako, korronte honek bi multzotan banatzen ditu elikagaiak:
– Yin elikagaiak. Multzo honetan sartzen dira ekarpenik egiten ez dituzten elikagaiak. Hotzarekin, hezetasunarekin eta iluntasunarekin erlazionatzen dira eta organismoa ahultzen dute. Horren adibide dira esnekiak, azukrea, kafea, eztia, itsaskiak, edari alkoholdunak, arrautzak, arraina eta haragia.
– Yang elikagaiak. Energia eman eta organismoa suspertzen duten elikagaiak dira. Epelarekin zerikusia duten elikagai horiek hiru taldetan banatzen dira: zereal integralak, lekaleak eta barazkiak.
Elikadura-korronte ekologikoa dela esan dezakegu, gure ezaugarri biologikoak aldatuko ez dituzten elikagaiak kontsumitzera bultzatzen baitu, elementu kimikoekin egindako elikagaien kontsumoa baztertuz. Gure organismoa ez dago horiek prozesatzeko prestatuta, eta horrek desoreka dakar. Horregatik, makrobiotikak ohiko elikadurara itzultzea sustatzen du, barazki egosiekin, zereal integralekin eta lekaleekin.
Oinarrizko printzipioek egunero jarraitu beharreko jarraibide batzuk ezartzen dituzte:
– Zereal integralek egunean kontsumitutako elikagaien %50 izan behar dute.
– Barazkiak egosita jan behar dira beti, eta egunero jaten denaren %25 izan behar dute.
– Lekaleek eguneko elikagaien %15 izan behar dute.
– Ur asko kontsumitu behar da, zurrupaka, beti otorduen aurretik edo ondoren, eta ezin da urik kontsumitu bitartean. Ahal dela, ur epela izan behar du; beraz, ohikoa da otorduetan zopak, infusioak eta teak kontsumitzea.
– Astean bitan jan daiteke proteina, betiere arrain zuritik edo oilaskoa edo indioilarra bezalako hegaztietatik datorrena. Gainerako arrain eta haragiak baztertu egiten dira.
– Hamar egunean behin arrautza bat jan daiteke.
– Fruta beti egosita jan behar da. Fruta exotiko eta tropikal guztiak erabat kenduz.
Dieta makrobiotikoa hasi aurretik, galdetu beti aditu bati. Animalia-proteina gutxi kontsumitzen denez, ez da burdina edo B12 proteina maila baxu duten pertsonentzako dietarik egokiena. Pertsona bakoitzaren ezaugarri fisikoak ere kontuan hartu behar dira; horregatik, ez da edonork jarraitu dezakeen dieta.
Osinan makrobiotika planifikatzen eta elikadura honetan barneratzen lagunduko dizuten profesionalak ditugu, baita makrobiotikaren oinarriak jarraitzen dituzten errezetak ikasteko ikastaroak ere.